Red de centros

Inicio Zerbitzuak Descripción

InprimatuE-posta

Zerbitzuak

Zergatik behar dituzu zerbitzu hauek?

Arriskuen prebentzioa behar bezala kudeatzeko premia agerikoa da, eta enpresaren oreka eta produktibitaterako giltzarriak diren gainerako alorrak kudeatzeko premiaren parekoa. Enpresariarentzat legezko obligazioa da, eta, betetzen ez bada, ondorio oso kaltegarriak izan ditzake alor diziplinazkoan eta zigor-arloan, baina, behar bezala betez gero, oso onuragarria izan daiteke produktibitatea handitzeko, korporazioaren izen ona zabaltzeko eta markak balorazio eta irudi ona izateko.

Legeak eskatzen dituen baldintzak betetzeko aukera emateaz gain, IBERMUTUAMUR-EN PREBENTZIO SOZIETATEKO zerbitzuen egitekoa da adierazi berri ditugun helburu horiek betetzea, lan-baldintzak hobetuz eta prebentzioa enpresaren gestio-sistemetan sartuz.

Bi arlo handitan sailkatzen dira zerbitzu horiek: ESPEZIALITATE TEKNIKOAK y MEDIKU-ESPEZIALITATEAK




ESPEZIALITATE TEKNIKOAK
Laneko segurtasuna
Industria-higienea
Ergonomia eta psikosoziologia
 
MEDIKU-ESPEZIALITATEAK
Medicina del Trabajo
Vigilancia de la Salud

 
• Prebentzio-teknikari bat izendatzen dugu enpresa bakoitzarentzat, zerbitzua ematen dela bermatzeko ardura izango duena, bai zuzenean, bai beste espezialista batzuekin koordinatuz bere lana 

•Prebentzio-jardueren urteko programa egiten dugu zuzendaritzarekin hitzartuta, eta kronograma horri jarraituz betetzen ditugu jarduerak.

•Prebentzio-zerbitzuen urteko memoria bat egiten dugu, urtean egin diren jarduera guztiak bilduz.

 
 
Enpresan izandako istripuen tasari buruzko estatistika-informazioa aztertzen dugu.

• Bisitak egiten ditugu lantokietara.

•Neurtu egiten ditugu inguruko soinuak, tenperatura eta hezetasuna.

• Lan-arrisku jakin batzuen eragin izan ditzaketen kasuen azterketa.

• Legez eska daitekeen dokumentazioa prestatzea.

• Berariazko premietara egokitutako neurri berariazkoak

• Istripuen ikerketa.

•Neurrira egindako prestakuntza-ikastaroak.

• Prebentzioaren aldagaia barneratu dela egiaztatzen da.

• Laguntzako bisitak egiten dira lan-administrazioak egiten dituen ikuskapenetan.

•Aditu gisa parte hartzen dugu enpresako osasun- eta segurtasun-batzordeetan.

•Lan-prozedurak sortu eta ezartzeko aholkularitza ematen dugu.

• Enpresaren jarduerak koordinatzeko aholkularitza ematen dugu.

• Aholkularitza teknikoa eta juridikoa ematen dugu Lan Ikuskaritzak aktarik egiten badu.
 
 
Laneko medikuntzan aditua den mediku bat izendatzen dugu, bere gain har ditzan egin beharko jardueren zuzendaritza-lanak.

• Gure zentroetan edo unitate mugikorretan egiten ditugu osasun-azterketak, lanpostu bakoitzerako berariazkoak diren protokolo medikuak baliatuz, eta, betiere, enpresarekin adostutako egutegi bat betez.

• Osasunaren zaintza orokorra egiteko behar diren proba osagarriak egiten ditugu.

 
 
•OSASUN KOLEKTIBOAREN ZAINTZA:

- Osasun-jardueren plangintza.

- Lanpostu bakoitzerako mediku-protokoloak egiten ditugu.

- Txosten epidemiologikoak.

- Osasun-arrazoiengatik izan diren lan-hutsegiteak aztertzen ditugu.

- Osasuna sustatzeko jarduerak egiten ditugu

- Patologien jarraipena egiteko mediku-aholkularitza ematen dugu.

- Jardueren urteko memoria egiten dugu.

• NORBANAKOEN OSASUNAREN ZAINTZA:

- Osasun-azterketen motak:

• Lanean hasi aurretik

• •Lanean berriro hastean edo osasunarentzat bestelako arrisku batzuk dakartzaten lanak ematen zaizkionean langileari

• Lanera bueltatzean egiten direnak, osasun-arazoengatik luzaroan lan egin gabe izan ondoren.

• • Aldiroko azterketak.
 
joomla template