Red de centros

Inicio Gu Nor gara

InprimatuE-posta

Nor gara


IBERMUTUAMUR-EN PREBENTZIO SOZIETATEA laneko arriskuen prebentziorako entitatea da,IBERMUTUAMUR, Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen mutualitatearena.

Bezeroekin hitzartutako prebentzio-jarduerak kudeatzen eta egiten ditu sozietateak, eta banakatutako prebentzio-irtenbideak eskaintzen dizkie enpresei.

Prebentzioko lau espezialitateetan jarduteko gaikuntza du Sozietateak estatu osorako. Beraz, laneko segurtasunean, industria-higienean, ergonomia eta psikosoziologia aplikatuan eta laneko medikuntzan jardun daiteke, alor horietako zerbitzuak eman baititzake.

Sozietateak ziurtatua du Kalitatea Kudeatzeko Sistema, UNE-EN-ISO 9001:2008 arauak agintzen duena betetzen baitu.

Gure konpromisoa da interes komunak bilatzea gure enpresekin, istripu-tasak murrizteko eta lan-baldintzak hobetzeko; hala, harreman iraunkorrak ezarri nahi dira, premiei behar bezalako erantzuna emango zaiela bermatzeko.


IBERMUTUAMUR-EN PREBENTZIO SOZIETATEAREN
108   prebentzio-zentro
150   oinarrizko osasun-unitate
65   unitate mugikor
933   teknikari espezialista, mediku eta administrazio-kudeatzaile
80.000   Aholkularitzarako
570.000   langile babesten ditugu
400.000   osasun-azterketa urtero
36.000   bezero
Deskargatu
sozietatearen aurkezpena
joomla template